XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. MENASTA GARAIA

A) ENEOLITOS ETA BRONTZE AROA

Mendebaleko Europan Neolitos Aroari gehienetan kobrezko metalgintzaren sarrera txikiagatik eta lurperaketa kolektiboengatik bereizten den aro aurrehistoriko bat jarraitzen zaio.

Modu desberdinez deitzen da aro hau.

Frantzian Kalkolitos edo Eneolitos.

Espainian, batzuek 1. Brontze Hispanikoa deritzote, Eneolitos besteek.

Aro hau gure herrian K.A. 2.000 urtetarako hasia dago.

Geroago, brontzearen erabilkerak aro berri bat irekiko du: Brontze aroa.

Honen muga kronologikoak aldakorrak dira, kontuan izanik zein eremutan aztertzen den.

a) Gizona

Aldi honetarako, Euskal Herriko mapa kronologikoa itxuratuta dagoela esan daiteke: - Santimamiñeko taldea: bai Santimamiñe eta Urtiagako maila eneolitikoetan, nola Aralar, Haizkorri eta Urbasako trikuharrietan aurkituriko giza haztarnak, orduan euskal mendietan bizi zen gizakia gaurkoa bezelakoa zela erakusten dute.

Iraupenerako biderik funtsezkoenak ABELAZKUNTZA eta EHIZIA dituela ematen du, Los Husos-ko taldean jadanik onartua zegoen baratzegintza, dokumentatu ezin bada ere.

- Los Husos-ko taldea: hegoaldeko aurkipen anthropologikoak, ordea, Ebrotik nahiko hurbil dagoen Paciña-ko trikuharriaren garezur bilduma bikainak bezala, ordukoz egina zegoela erakusten dute mediterranear elementuen sarketa.

Eneolitos aroan jadanik LABORANTZA azaltzen da.

b) Bizimoldea

- Bizilekua: Garai honetatik gelditzen zaizkigun aztarna arkeologikorik gehienak hileta monumenduak dira (trikuharriak eta hilobi-kobak).

Kobazuloak oraindik bizileku izan ziren, bordak eta aire zabaletako eraikuntzak egon baziren ere.

Baina azken hauena oraindik ez da topatu aztarnarik.

- Laborantza: Ikusi dugun legez, Los Husos-ko taldean abelazkuntzaren osagarri bezala eman zen, baina egun ezagutzen diren aztarnengatik, ez dirudi gauza bera atera dezakegunik Santimamiñeko taldetik, zeinaren aztarnen, eta Apellanizen ustez, euskal-erromatarren garaira arte ez da segurtasunez egiaztatzen.

- Abeltzaingoa: artzantzak berebiziko garrantzia hartzen du.

Batez ere mendialdean, bizitzaren oinarrizko forma da.

Artzantzaren ondorioa LARRALDAKETA izango da, hau da, aldizkako lekualdaketak artaldeekin batera.

Lekualdaketa hauek oso handiak ziren, gaurkoak baino askoz handiagoak, eta gure herria, inguratzen zuten beste batzurekin harremanetan jartzen zuten.

Erdi aldeko Pirene mendietatik Kantauriraino, eta Dordoñatik Ebroraino, fenomeno harreman hortatik eskuratuko elementu berriak, asimilatuak eta bertako tradiziozkoei bat eginak ziren, horrela kultura eraikiz.

- Lanabesak: lanabes asko oraindik harriz eginak, lehengoen tankerakoak: aizkorak, gezi mutur hegal bikoak, lanabes, igeki landuak, etab.

Beste batzu, berriz, burdinoriz eginak: ekaizkoltxabalak lehenik, gero hegalmakurrak, koskatuak eta zulodunak; gezi mutur hegaltxodunak edo gabeak, esku-uztaiak, eztenak, orratzak, belarritakoak, etab.

Hezurrezko nahiz harrizko tintil zulatuak ugari; kutunak, noski.

Lurrontziak, gehientsu hilobietan jarriak (oparietarako): hondoa xabala dutenak dira batzuek, konkorra besteak; txali antzekoak asko, bulunbakidekoak ere bai; adartxoak heldulekua dutenak dira batzuek; goitik beherako ildoz apainduak beste zenbait.